Omet la navegació.
Inici

SAREAK SAREAN, AUKERAK ERATZEN

SAREAK SAREAN, AUKERAK ERATZEN Topaguneak Ruestan, aragoiko pre-pirineoa, apirilaren 1etik 4a arte

Hazkundearen aurkako aktibistak, permakulturakoak, nekazaritza-ekologiakoak, autogestiokoak, anarkosindikalismo eta borrokatzen duten beste erakunde sindikalakoak, gizarte-ekologiakoak, elkartasun-ekonomiakoak, autonomiakoak, kapitalismoaren kontrako aktibistak, zuentzat, guztientzat doa deialdi hau.
Iberiar penintsularen gertuko eta inguruko jendearentzat, hau da proposatzen dizueguna:
4 eguneko topagunea, patriarkatua, autoritarismoa eta kapitalismoaren aurka lan egiten duten sare guztiak koordinatzeko eta komunean jartzeko.

Gure arteko harremanak sendotu nahi ditugu eta aldi berean, bai arlo globalizatuan bai arlo sektorialetan koordinazio bideak ireki. Sare berriak, ez hain berriak eta aspaldikoak osatzen dugu egitasmo hau. Sistema kapitalistaren aurkako borroka eta alternatiba berrien bilaketa dugu komunean, eta oraingo honetan elkarlana bultzatzeko aukera daukagu. Agian topagune hau guztion artean antolatzea izan daiteke hasteko modu polit bat.

Krisialdi garai honetan, bizitzeko modu ezberdin baterantz doazen bideak adostu eta elikatu nahi ditugu.
Eredu sozioekonomikoak berrien aldeko ekimenak eta koordinazio egitasmoak bultzatu eta indartzeko helburua izango dugu.
Aukeratu dugun lekua Ruesta da, Zaragozako herria eta Aragoiko Pirineotik gertu. Beste herriekin egin zuten bezala (Tiermas, Escó), Ruestako herria espropiatu eta hustu zuten Yesako urtegia eraiki zutenean. Lurralde honek arriskuan dirau 50 urte pasa eta gero Yesako urtegiaren handitzeko proiektua dela eta. Honen ondorioz, beste kolpe handi bat jasan egin beharko lukete zonaldearen naturak, gune arkeologikoak eta hainbat babestutako ondare kulturalak Donejakuaren bidearen inguruan. CGT sindikatuak, Ruestaren berreskuratze eta autogestioaren aldeko lanak egin ditu 1988tik, hau da, “Ebroren Confederación Hidrografica” delakoak herriaren erabilpena eman zienetik.
Honekin, eusten duten pertsona hauekiko elkartasuna adierazi nahiko genuke, eta aldi berean Yesa urtegiaren txikitzea eta Aragon ibaiaren berreskurapenaren beharra plazaratu nahiko genuke.

Topaketen izaera asanblearioa izango da, gai transbertsala zein lurraldeen bilerak izango dira bertan. Aldez aurretik aurkeztutako dokumentuak eta mementoan suertatuko proposamenak eta antolaketak batzeko asmoa dago.
Dagoeneko badago proposamen bat gaiak sailkatzeko, hau da:
etxebizitza, alternatiboa eta elkartasuna adierazten duen ekonomia, diruz ordaindutako lana, ekologia erabilgarria, elikadura subiranotasun, hezkuntza, energia, garraioa, osasuna, gizarte harremanak eta elkarbizitza, komunikabide alternatiboak, gizarte zentroak eta aisialdia.

Jada bidali dezakezue zuen dokumentu eta proposamenak haientzako, eta era berean gai tranbertsalentzako ekarpenak egin dezakezue.

Esteka honetan ekarpenak egiteko informazioa aurkituko duzue.
Bukatzeko, baina ez garrantzi gutxikoa, TOPAGUNERAREN INSKRIPZIOAK EGITEKO EPEA JADA HASI DA. Izena emateko esteka honetan.
Lekuak mugatuak direnez ezinbestekoa da izena ematea. Izena ematea zein kanpai dendetan lo egitea debalde dira. Otorduak, garraioak eta beste ostatu aukerak aurkeztuko dira zehazten diren neurrian.
Izena emateko epea, martxoak 26.

Elkartasuna adieraziz

Deialdia egiten duen taldea: SAREAK SAREAN, kapitalismo gabeko aukerak eraikitzen
http://www.redesenred.net

(Podemos vivir sin capitalismo, Ecologistas en acción, Red de permacultura ibérica,
CGT, movimiento zeitgeist, Xarxa pel decreixement, Caracol zaragoza red de personas por la autonomía zapatista, REAS eta parte hartu nahi duten guztiak)

0
El teu vot: cap

Envia un nou comentari

El contingut d'aquest camp es manté privat i no es mostrarà públicament.
  • Les línies i paràgrafs es trenquen automàticament.
  • Etiquetes HTML permeses: <a> <em> <strong> <b><u><i><cite> <code> <ul> <ol> <li> <dl> <dt> <dd> <img><h1><h2> <h3> <h4><h5><h6> <img><br><p><div><span><table><thead><tbody><tr><th><td> <hr> <embed> <object> <param>
  • Les adreces de pàgines web i de correu electrònic es tornen automàticament en enllaços.
  • L'estil de Twiter de #hashtags s'enllacen directament a search.twitter.com.
  • Pots introduïr videos amb el codi [video:URL]
CAPTCHA
Aquesta pregunta és per assegurar-nos de que ets un humà i mantenir aquesta pàgina neta de SPAM.